index
Loading

Lege oharra

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.jaihornidurak.com Interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

Atal honetan aurkituko duzun informazioa:

  1. Erantzukizunak eta bermeak
  2. Jabetza intelektuala eta industriala
  3. Aldaketak
  4. Jurisdikzioa
  5. Datu pertsonalen babesa
  6. Indarraldia

1. Erantzukizunak eta bermeak

Webgune honetara erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta bertako pribatutasun-politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera-baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu, are gutxiago bertan erregistratu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea, hain zuzen, erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizun pekoa izango da. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Jai Hornidurak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Jai Hornidurak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere. Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Jai Hornidurak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizun pean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Jai Hornidurak ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Jai Hornidurak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Jai Hornidurak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela irizten badio. Jai Hornidurak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizunik. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

 

2. Jabetza intelektuala eta industriala
Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko edukiak erabiltzean lizentziak ezartzen dituen baldintzak bete ezean, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

 

3. Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Jai Hornidurak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Jai Hornidurak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.


4. Jurisdikzioa
Jai Hornidurak eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Enpresa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.


5. Datu pertsonalen babesa
Datuen Babeserako Araudi Orokorreko 13. artikulua betez (Europar Batasuneko Arautegia 2016/679), honako informazioa ematen dugu www.jaihornidurak.com webgunearen bidez jasotzen diren datuen tratamenduari dagokionez:

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?
Sozietatearen izena: Jai Hornidurak, S.L
Enpresa – Pertsona Jai Hornidurak, S.L.
IFK: B20196861
Helbidea: Zuaznabar, 1
Herria: Oiartzun
Helbide elektronikoa: jai@jaihornidurak.com

Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?
Zure datuak ‘Kontaktua’ atalean dagoen formularioaren bidez jasotzen ditugu eta bertan zuk adierazitakoaren arabera zurekin harremanetan jartzeko baino ez ditugu erabiliko.

Zenbat denboraz gordeko dira datuak?
Zure datuak horiek kentzea agintzen ez duzun bitartean Jai Hornidurak KONTAKTUA fitxategian gordeko dira.

Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?
Jai Hornidurak www.jaihornidurak.com webgunearen bidez jasotako datuen tratamendua egiteko oinarri legala honako hau da:
a. Izena ematerakoan eman diguzun berariazko baimena.

Nori utziko zaizkio zure datuak?
Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei emango.

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:

Sarbide eskubidea: Datu-emaileak Jai Hornidurak-ri emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.

Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio Jai Hornidurak-ri, berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.

Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak Jai Hornidurak-ri bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.

Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea Jai Hornidurak bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan Enpresa-ek soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.

Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak Jai Hornidurak-ri eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan Jai Hornidurak soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.

Eramateko eskubidea: Datu-emaileak Jai Hornidurak-ri bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.

Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.

Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)

Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea Jai Hornidurak-ko posta helbidera edo helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.


6. Indarraldia

Jai Hornidurak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Jai Hornidurak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Jai Hornidurak gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.

GC Class

Jai Hornidurak

2011 JAI HORNIDURAK

Zuaznabar 1 / Ugaldetxo Poligonoa

20180 Oiartzun (Guipuzkoa)

Tel.: 943 493 516 Fax: 93 490 383

 

Kontaktua | WAI-A | xhtml | CSS iametza interaktiboak garatuta