Atzera egiteko, dirua itzultzeko eta erreklamatzeko eskubidea

Erosleak hamalau egun natural izango ditu, gutxienez, atzera egiteko, produktua jasotzen duen egunetik aurrera, inolako zigorrik jaso eta arrazoiak adierazi behar izan  gabe.

Atzera egiteko eskubidea egikaritzeko, jakinarazpena egin beharko zaigu, dela telefonoz (943 493 516), dela posta elektronikoz (jai@jaihornidurak.com), dela gure posta-helbidera idatziz  (Calle Zuaznabar 1, Polígono Ugaldetxo, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa) edo atzera egiteko inprimakiaren bidez.

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina aldatzen duen martxoaren 27ko 3/2014 Legearen 103. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontsumitzailearen zehaztapenen arabera egindako edo argi eta garbi pertsonalizatutako zerbitzu edo ondasunen hornidurak, edo, beren izaera dela eta, itzuli ezin direnak edo azkar honda edo iraungi daitezkeenak atzera egiteko eskubidetik kanpo daude.

Itzultzea

Bezeroak zuzenean JAI HORNIDURAKi itzuli edo entregatu beharko dio produktua, Calle Zuaznabar 1, Polígono Ugaldetxo, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa helbidean, inolako bidegabeko atzerapenik gabe, eta gehienez ere 14 egun naturaleko epean, kontratuan atzera egiteko eskubidea formalizatzen den egunetik aurrera. Bezeroak produktua epea amaitu baino lehen itzultzen badu, epea betetzat joko da.

Bezeroak ordainduko ditu produktua itzultzeko kostuak.

Nolanahi ere, itzuli beharreko produktuek egoera ezin hobean egon beharko dute, erabili gabe eta jatorrizko bilgarrian. Beraz, mesedez, ziurtatu paketea egokiro babestuta eta zigilatuta dagoela, garraioan arazorik izan ez dadin. Behin jasotakoan, zein egoeratan dagoen aztertuko dugu. Hala produktua/k nola izan ditzakeen osagaiak, osagarriak, sustapen-opariak eta dokumentazioa osorik eta egoera bikainean daudela egiaztatu bezain laster, ordaindutako dirua itzuliko dugu.

Diru-itzultzea

Bezeroaren aldetik jasotako zenbatekoak bezeroak erabilitako ordainketa-modu berak erabiliz itzuliko dira, betiere kontrakoa xedatu ez bada.

JAI HORNIDURAKek produktua jaso arte, atzera egiteko arrazoia jaso arte edo bezeroak itzuli izanaren egiaztagiria aurkeztu arte atxiki ahal izango du diru-itzultzea, aurrena zein baldintza betetzen den.

JAI HORNIDURAK  justifikaziorik gabe atzeratzen bada, ordaindutako zenbatekoak itzultzeari dagokionez, bezeroak ordaindutako kopuruen bikoitza erreklamatu ahal izango du,  jasandako kalte-galerengatik kalte-ordaina jasotzeko eskubidea alde batera utzi gabe, aipatu zenbatekoa baino handiagoa denean.

Produktu akastuna itzultzea

Produktua ez baldin badago egoera onean eta horren arrazoiak ezin baldin bazaizkio bezeroari egotzi, alegia, ez baldin badira bezeroaren ondorio, hark produktua itzultzeko eskubidea izango du. Horretarako, JAI HORNIDURAKi itzultzeko arrazoiaren berri eman beharko dio, kontratazio-baldintza hauetan adierazitako edozein bitartekoren bidez eta bezeroari inolako kosturik eragin gabe. Produktua akastuna delako edo egoera txarrean dagoelako itzultze hau ez da atzera egiteko eskubidetzat joko.

JAI HORNIDURAKek bere gain hartuko du produktua itzultzeak dakarren kostua, eta hasierako produktuaren ordez beste bat emango dio bezeroari, salmentaren unean onartutako baldintzen arabera.

Bezeroak erreklamazio bat aurkeztu nahi badu, JAI HORNIDURAKen  establezimendua Calle Zuaznabar 1, Polígono Ugaldetxo, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa helbidean dago, edo, bestela, jai@jaihornidurak.com posta elektronikora idatz dezake.